Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IDOIA CAMACHO MARKINA

Ezagutza arloa
Kazetaritza
Saila
Kazetaritza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
idoia.camacho@ehu.eus

UPV/EHUn Informazio Zientzietan Lizentziatua (1996) eta Doktorea (2002). UPV/EHUko Kazetaritza Saileko irakasle agregatua. “ZER. Komunikazio Ikasketen Aldizkaria” aldizkari zientifikoaren zuzendaria izan da (2014-2018). Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Komunikazio eta Kanpo Harremanetarako Dekanordea izan da (2015-2021). 2021tik aurrera UPV/EHUko Graduondokoaren arloko Zuzendaria da.

Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionalak (CNEAI) aitortutako ikerketa arloko bi seiurteko ditu. 2006ko abendutik aurrera finantzatutako hainbat proiektutan parte hartu du etengabe. Bere ikerketa lerro nagusiak honako hauek dira: Osasunari buruzko komunikazioa eta Komunikazio korporatiboa, bai enpresetakoa bai erakundeetakoa.

“Formación de portavoces: Cómo conseguir una comunicación efectiva ante los medios y otros públicos” liburuaren egilea da. Era berean, beste hainbat gairi buruzko argitalpenak egin ditu, hala nola kazetaritza berezitua, osasun-gaien tratamendua egunkarietan, hedabideetako hezkuntza funtzioa eta tokiko administrazioko komunikazio bulegoak.