Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

SERGIO MONGE BENITO

Ezagutza arloa
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Saila
Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
sergio.monge@ehu.eus

Sergio Monge Benito da Publizitatean eta Harreman Publikoetan litzenziaduna (2001), Ikusentzuenezko Komunikazioan eta Publizitatean doktorea (2007), eta Biokimikan eta Biologia Molekularrean graduatua (2018). Gaur egun, irakasle agregatu moduan lan egiten du UPV/EHUko Ikusentzunezko Komunikazioa eta Publizitate sailean. Han, ikertzen eta irakasten ditu komunikazioarekin lotutako gaiak.



Marketin arduradun moduan lan egin zuen bi urte CADdy Spain deitutako enpresa batean, eta komunikazio digitalari buruzko aholkulari moduan bere kabuz beste bi urte.



Bi ikerketa lerro jorratzen ditu. Lehenengoa, interneteko komunikazioa eta bere beste manifestazioak (influencers, microblogging, sare sozialak,...) dauzka hizpide.



Neuromarketinekin lotuta dago bigarren ikerketa lerroa. Neuromarketina da neurozientziako eta psikofisiologiako teknikak eta teknologiak merkatu ikerketan aplikatzea.



Bi ikerketa lerro horietan, artikuluak argitaratu ditu espainako aldizkari zientzifiko ospetsuetan, hala nola Revista Latina de Comunicación Social-ean, Communication & Society-an, Telos-ean, Tripodos -ean, Doxa-n, Pensar la Publicidad-ean, Zer-ean, Questiones Publicitarias-ean edo Investigación y Marketing-ean. Liburuko kapitulu batzuk ere argitaratu ditu, eta komunikazioak aurkeztu ditu nazional eta nazioarteko kongresu askotan.