Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

AIDA VALLEJO VALLEJO

Ezagutza arloa
Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Saila
Ikus Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
aida.vallejo@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatua da Aida Vallejo Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate sailan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Dokumentalaren teoria eta praktika irakasten du.

Zine dokumentalean aditua da eta kritikari, gidoilari, hautatzaile, ikerlari eta irakasle gisa lan egin du arlo horretan. Bi liburu ko-editatu dit: Film Festivals and Anthropology (Cambridge SP) eta Documentary Film Festivals Vol.1 eta Vol.2 (Palgrave MacMillan). https://www.ehu.eus/ehusfera/aidavallejo/publicaciones/

Doktore-tesia Zinemaren Historia arloan burutu du (Universidad Autónoma de Madrid), eta Sortze-dokumentalaren Teoria eta Praktikako Masterra egin du (Universitat Autònoma de Barcelona). Ikus-entzunezko Komunikazioan (UPV/EHU) eta Antropologia Sozial eta Kulturalean (UNED) lizentziaduna da.

Ikerketa egonaldiak burutu ditu Eskozia, Grezia, Txekiar Errepublika eta Hungariako unibertsitatetan, eta zine jaialdi internazional askotan.

Honako ikerketa arlo hauetan garatutako tesiak zuzentzeko prest nago: Zine dokumentala, zine jaialdiak, narratologia, hedabideen antropologia/etnografia, industria kulturalak/sortzaileak.

European Network for Cinema and Media Studies (NECS) erakunde internazionaleko Documentary Workgroup taldearen sortzaile eta koordinatzailea da.

Euskal Eremuko zine jaialdiei buruzko IkerFESTS proiektuaren ikertzaile nagusia da: https://www.ehu.eus/ehusfera/ikerfests/