Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

AINGERU GENAUT ARRATIBEL

Ezagutza arloa
Kazetaritza
Saila
Kazetaritza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
aingeru.genaut@ehu.eus

Aingeru Genaut Arratibel (Madril, 1974) Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle agregatua da. Irakasgai hauek eman ditu kazetaritza-graduan: Komunikazio-politikak, Iritzi-generoak, Kazetaritza-diseinua, eta Informazio-enpresa. UPV/EHUko Gizarte Komunikazioko Unibertsitate Masterrean, Kultur-kazetariza ikasgaia ere landu du. Gaur egun, Infografia eta Kazetaritzaren Teknologia irakasgaiak ematen ditu graduan, baita Argitalpen Digitala eta Diseinu Grafikoa ere Multimedia UPV/EHU-EITB Masterrean. Kazetaritzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta 2012an UPV/EHUn cum laude doktoratu zen, "Kazetari elektronikoaren profesionalizazioa: Espainiako kazetaritza lizentziaturetako irakaskuntza-eskaintzaren analisia" izeneko tesiarekin. Tesia egiteko, Eusko Jaurlaritzak emandako doktoratu aurreko beka bat izan zuen. Hamar artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu El Profesional de la Información, Revista Latina de Comunicación Social, Estudios del Mensaje Periodístico, Análisi edo Zer aldizkarietan, besteak beste. Gaur egun, hiru doktore-tesi lanen zuzendaria da, eta bere ikerketa-ildo nagusia teknologia berrietan eta kazetaritza digitalean oinarritzen da, batez ere diseinurako, infografiarako eta ikusizko kazetaritzarako tresnen analisian eta erabileran. Azken aldian, Datuen Kazetaritza eta Big Data ere ikertzen ari da, baita kazetaritza komunikazioaren mundura aplikatutako Hizkuntza Naturalaren Prozesamendua ere.