Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

TERESE MENDIGUREN GALDOSPIN

Ezagutza arloa
Kazetaritza
Saila
Kazetaritza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
terese.mendiguren@ehu.eus

Terese Mendiguren Informazio Zientzietan doktorea da eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua (UPV/EHU). EHUko Kazetaritza graduan, El Correoko Multimedia Kazetaritza Masterrean eta EITBko Multimedia Komunikazio Masterrean irakasten du. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Komunikazio eta Kanpo Harremanetarako dekanordea da. Ikertzaile gisa 15 ikerketa-proiektutan parte hartu du eta hogei bat artikulu argitaratu ditu JCR edo Scopus bezalako datu-baseetako aldizkari akademikoetan. Hezkuntza berrikuntzarekin eta kazetaritza parte-hartzailearekin lotutako hitzaldiak eman ditu. Gaur egun, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatutako "albisteak, sareak eta erabiltzaileak hedabideen sistema hibridoan" proiektuaren eta Gureiker Ikerketa Talde kontsolidatuaren kide da. Bere arlo profesionalean ETB1 eta Bilbovisión kateetako zenbait saioen erredaktore eta koordinatzaile gisa lan egin du, azken kate horretan erreportari, esatari eta entretenimenduko eta kulturako hainbat saiotako aurkezle ere izan baita.