Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA JOSE OLACIREGUI ALUSTIZA

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
mj.olaziregi@ehu.eus

Mari Jose Olaziregi Alustiza (Donostia, 1963) Euskal Filologian doktore eta literatura irakasle katedraduna UPV/EHUn. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakatsi du, hala nola, Center for Basque Studies-en (2007-9) (University of Nevada, Reno, AEB), Universität Konstanz (2009-10) (Alemania), University of Chicago (2015-6) eta CUNYren Graduate Centerren (2014-15; 2016-17; 2020-2021). Studies in Fiction Masterra burutu zuen Erresuma Batuko University of East Anglian. 2004tik Center for Basque Studies-eko Basque Literature Series sailaren zuzendaria da eta 2003tik Euskaltzain Urgazle. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria izan zen. Lantzen dituen arloen artean, Euskal eta Iberiar Literaturaren Historia eta Kritika, Literatura Konparatua, Genero Ikasketak eta Ikasketa Kulturalak aipa genitzake. 11 liburu, editatutako beste 18, liburuetako 92 atal baino gehiago edo 81 artikulu aldizkari zientifikoetan ditu argitaratuak. Hainbat Unibertsitateko ikertaldetako kide da (“Celt”, “Liter21” eta “Lijmi” (Universidad de Santiago de Compostela), edo Red de Investigadores Memory and Narration (U. Aarhus). 2012tik MHLI Ikertalde Kontsolidatua (MHLI) zuzendu du eta baita taldeak burututako ikerketa-proiektu guztiak ere (Mineco, EHU/UPV, Jaurlartiza). Docentiaz programan ebaluazio positiboa jaso du. 12 doktore-tesi zuzendu ditu eta ikerketako 4 seiturteko ditu.