Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IDOIA BEGOÑA FERNANDEZ FERNANDEZ

Ezagutza arloa
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
Saila
Hezkuntza Zientziak
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
idoia.fernandez@ehu.eus

Idoia Fernandez Fernandez EHUko Hezkuntza Zientzietan Doktorea (1993) eta Unibertsitateko Irakasle Titularra da, Hezkuntza Zientziak Sailean. IkasGaraia ikertaldeko kidea (Eusko Jaurlaritza IT 1637-22).

Ikerketa lana Euskal Herriko hezkuntzaren historian eta hezkuntzako eragileen prestakuntzan eta ikerkuntza kualitatibo eta parte hartzailean gauzatu du, besteak beste, Ikastolen Elkartea eta Tknikarekin (Lanbide Heziketari aplikatutako ikerketa eta berrikuntzako EAEko zentroa) elkarlanean. Horrez gain Goi-mailako Hezkuntzaren arloan berrikuntza, garapen eta ikerkuntza proiektu desberdinak zuzendu ditu, doktorego bi tesi barne. 2011-2017 bitartean UPV/EHUk aitortutako IkasGura: hezkuntza aldaketa unibertsitatean taldeko ikertzaile nagusia izan da. 50 artikulu zientifikoren, 4 libururen eta 35 liburu kapitulu baino gehiagoren egile-kidea da. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta italieraz argitaratu ditu lanak.

Irakasle bisitaria izan da honakoetan: University of Nevada (Reno, EEUU), Swinburne University of Technology (Melbourne, Australia) y en Macquarie University (Sydney, Australia). 2010-2017 bitartean Hezkuntza Aholkularitza Zerbitzua (SAE-HELAZ) zuzendaria izan da. 2017-2021 bitartean Berrikuntza, Gizarte Konpromiso erta Kulturgintzaren arloko Errektoreordea izan da.

Lau seiurteko ditu eta hiru aldiz atera duen Bikain kalifikazioa Docentiaz programan.

https://orcid.org/0000-0002-7266-3802

https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/investigadores/126615/detalle