Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

GURUTZE EZKURDIA ARTEAGA

Ezagutza arloa
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
Saila
Hezkuntza Zientziak
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
gurutze.ezkurdia@ehu.eus

Gurutze Ezkurdia Arteaga, Pedagogian Doktorea, Hezkuntzaren Teoria eta Historiako irakasle titularra, Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Ikergai eta argitaralpenak: Curriculuma, testuliburuak eta testuinguru soziokulturalaren eragina identitateen eraikuntzan, baita Hezkuntzaren ondareari buruzkoak ere. Bilboko Magisteritza Eskolako maistren eta irakasleen bizitza-historiak argitaratu ditu liburu eta artikuluetan, eta baita, XX. mende hasierako emakumeen mugimenduei buruzkoa, Emakume Abertzale Batzari buruzkoak, bereziki. Caucako Unibertsitatean (Colombia) irakasle gonbidatua; UPV/EHUko Garapenerako Proiektu baten zuzendaria, nasayuwearen kultur-hizkuntzaren berreskurapenerako Nido de la Lengua proiektuaren antolaketan Komunitaetaren eta hezitzaileen formakuntzara bideratzeko gonbidatua, Toez Caloton (Colombia, 2019). Garaian, Hezkuntzan ikerketa historiko eta konparatuen ikertaldearen (EJ, IT 603-13) kidea, eta UPV/EHUko Hezkuntza Museoarena ere. UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Euskara Zuzendaria (2006-2009). Bilboko I.U. Eskolako Zuzendaria, eta, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Dekana (2009-2018).