Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ALBA MADINABEITIA EZKURRA

Ezagutza arloa
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
Saila
Hezkuntza Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
alba.madinabeitia@ehu.eus

Pedagogian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (2014, UPV/EHU). Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Hezkuntza Zientziak Saileko bitarteko irakasle kontratatua da eta Pedagogiako graduan eta Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa Masterrean ematen ditu klaseak. “IkasGaraia: Hezkuntza, kultura eta garapen iraunkorra” ikerketa taldeko kidea da eta berrikuntza, garapen eta ikerketa proiektu desberdinetan parte hartu du goi mailako hezkuntzako irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arloan. Azpimarratzekoak dira Unibertsitate Sistemak euskal gizartearen eraldaketari egindako ekarpenaren azterketa, eta gaur egun, Eusko Ikaskuntzarekin lankidetzan zuzentzen ari den koEHSioa ikerketa-proiektua, Euskal Hezkuntza Sistemaren azterketa sakon eta partekatu egin eta proposamen eraldatzaileak erdiesteko baldintzak sortzeko egitasmoa.