Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

VERONICA AZPILLAGA LARREA

Ezagutza arloa
Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak
Saila
Hezkuntza Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
veronica.azpillaga@ehu.eus

Pedagogia, Gizarte Hezkuntza eta graduondoko ikasketetan (Bigarren Hezkuntzako Irakasleen formakuntzarako Masterra; Eleaniztasuna eta Hezkuntza Europear Masterra) irakaslea da; lantzen dituen edukiak Orientazio Psikopedagogikoarekin, eta Komunikazioa eta Hizkuntzaren Pedagogiarekin lotzen dira. Jorratzen dituen ildoak, Generoaren sozializazioa hezkuntza testuingurutan, Tutoretza Bigarren hezkuntzan, eta Pertsona arteko elkarreragin komunikatiboaren Ikerkuntza dira.

Bere doktorego tesia, Irakasleen komunikatzeko eta irakasteko estiloei buruz izan zen. Hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du, denak lehiaketa publikoetan parte hartu ondoren; hauetariko bitan ikertzaile nagusia izan da (Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntzarekin, Ekimena, sormena eta ekintzaletasuna sustatzeko, eskoletan irakasleen formakuntza garatzeko programa baten diseinua, gauzaketa eta ebaluaketa, 2009/01/01tik 2009/12/31ra). Azken ikerketa esanguratsuenak, 2013tik onuntzkoak, MINECOren dialedietan lortutakoak izan dira, Euskal erkidegoko eskolen eraginkortasunari buruzkoak hain zuzen. GANDERE generoaren sozializazioa hezkuntza testuinguruetan, EHUko ikerketa taldeko partehartzailea da. Horretaz gain, hainbat egonaldi egin ditu atzerriko unibertsitateetan, adibidez, UCLA-koan EEBB etan, eta Mexikoko UABC unibertsitatean. Artikulu eta liburuak ikusi ORCID 0000-0001-5141-2214. HIDM sailean zuzendari ere izan da.