Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

Nerea Madariaga Pisano

Ezagutza arloa
Eslaviar Filologia
Saila
Ikasketa Klasikoak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
nerea.madariaga@ehu.eus

UPV/EHUn lortu nuen Doktore titulua Hizkuntzalaritzan (sari berezia eta Doctor Europeus aipamenekin), eta orain hirueledun perfileko Unibertsitateko Irakasle Titularra naiz, Eslaviar Filologiako alorrean. Hiru ikerketa seiurteko ditut (2001-2018). Nire ikerketa aldaketa linguistikoari buruzkoa da, ikuspegi formal batetik, errusieraren morfo-sintaxiaz batez ere, baina beste hizkuntza indo-europar goiztiarrez ere. Artikulu asko argitaratu ditut bai errusieraren sintaxi formal sinkronikoari buruz, bai aldaketa linguistikoari buruz, orokorrean eta arlo zehatzagoetan (predikazio nominala, kasu gramatikala, aditz ahotsa, esaldi ez-finitoak eta subordinazioa, kuantifikazio sintagmak eta subjektu nuloak). Ikerketa talde eta proiektu desberdinetan parte hartu dut, nazioarteko konferentzia anitzetan ere (batzuetan invited speaker bezala) eta ikerketa zentro desberdinetan gonbidatua izan naiz. Egonaldi luzeak eta laburragoak egin ditut Moskuko Estatu Unibertsitatean (Errusian) eta Odesako Unibertsitate Politeknikoan (Ukranian).

2003tik, errusiera ematen dut Itzulpengintza eta Interpretazio graduan eta hizkuntzalaritza historiko eta tipologikoko irakasgai desberdinak Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala delako masterrean.

2007tik, gestio jarduera askotan aritu naiz: Antolakuntza Akademikoko dekanordea, Euskera eta Gizarte Hedakuntzako dekanordea, batzorde desberdinetako burua, batzarkidea eta alorreko koordinatzailea).