Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JOAQUIN GORROCHATEGUI CHURRUCA

Ezagutza arloa
Indoeuropar Hizkuntzalaritza
Saila
Ikasketa Klasikoak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
joaquin.gorrochategui@ehu.eus

Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedraduna da UPV/EHUko Letren Fakultatean, Gasteizen. Filologia Gradoko eta Hiskuntzalaritza eta Mundu Klasikoa masterretako irakaslea da. Bi Doktorego Programatan parte hartzen du: Antzinate Zientzia eta Hizkuntzalaritza, azken honen arduraduna izandakoa.

Bere ikerketa-alor nagusia hizkuntzalaritza historikoa da, eta Mendebaldeko Europan, bereziki Iberiar penintsulan, Antzinatean hitz egiten ziren hizkuntzen egoera aztertzea da. Horretarako, lehen mailako datu linguistikoak (inskripzioetako datuak, batik bat) eta datu historikoak lotu nahi izan ditu. Arreta berezia eskaini dio euskararen aztarnarik zaharrenak aztertzeari, batez ere Akitaniako eta Pirinio aldean lekukotzen diren izen propioei. Akitanierari buruzko liburu baten egilea da: Onomástica indígena de Aquitania (1984). Beste lan ugari idatzi ditu ondoko gaiei buruz: euskara zaharra, paleohispaniar hizkuntza eta epigrafeak, hizkuntzalaritza historikoa eta gonbaratua, eta latindar epigrafia. Erakunde publikoek finantziatutako 12 ikerketa projekturen ikerle nagusia izan da. Jakiundeko kidea, Euskaltzaindiko urgazlea eta Espainiako Erret Akademiako korrespondientea. Momentu honetan paleohispaniar hizkuntza eta kulturazko jardunaldien nazioarteko batzordeburu da eta paleohispaniar hizkuntza eta epigrafeei buruzko “Hesperia” Datu Basearen zuzendaria da (http://hesperia.ucm.es/index.php).