Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MYRIAM URIBE-ETXEBARRIA GOTI

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
myriam.uribe-etxebarria@ehu.eus

Euskal Filologian lizentziatua (UPV/EHU, 1985), Hizkuntzalaritzan Masterra (U. of Connecticut, 1992) eta Hizkuntzalaritzan Doktorea (U. of Connecticut, 1994). 1994-1997 artean, Kaliforniako Unibertsitateko (U. of California, Irvine, UCI) Hizkuntzalaritza Saileko irakaslea izan zen. 1997n UPV/EHUn hasi zen, eta gaur egun Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea da. Ikertzaile Bisitaria Massachusetts-eko Teknologia Institutuan (MIT; 1993-1994), Paris VIII Unibertsitatean (2005) eta CNRS-eko IKER (UMR 5478) ikergunean (2009 eta 2013). UPV/EHUn, graduan zein Hizkuntzalaritza eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterretan hainbat irakasgai eman ditu, sintaxiaz, morfosintaxia eta semantikaren arteko elkarguneaz, eta euskal gramatikaz. Ikerketa eremu nagusia sintaxia da, eta sintaxia eta gramatikaren beste atalen arteko elkargunea; ikergaien artean: denbora erlazioen gramatika, galdera egiturak, ezezko perpausak eta hitz hurrenkera.



UFI11/14-ko Ikertzaile Nagusia (2012-2015); 2007-2019 artean, Hizkuntzalaritza Teorikorako Ikerketa Talde Kontsolidatuko Ikertzaile Nagusia (Eusko Jaurlaritza, HiTT-A Mailako Taldea, 2007-2021). Gaur egun UPV/EHUko HiTT Ikerketa Taldeko Ikertzaile Nagusia da. Ikertzaile Nagusi gisa 17 proiektu eta ikerketa-sare zuzendu ditu. Bere lana Springer, MIT Press, Oxford University Press eta John Benjamins argitaletxeetan eta Natural Language and Linguistic Theory eta Lingua aldizkarietan argitaratu da, besteak beste.