Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

Miren Alazne Landa Arevalillo

Ezagutza arloa
Ingeles Filologia
Saila
Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
alazne.landa@ehu.eus

Ingeles Filologian lizentziatu nintzen Deustuko Unibertsitatean (Bilbo, 1986). Geroago bi master egin nituen - M.A. in English Linguistics, M.A. in Teaching English as a Foreign Language– Ball State University-n (Indiana, EE.UU., 1988). Hizkuntzalaritzan –PhD in Spanish– doktoratu nintzen University of Southern California-n (Los Angeles, EE.UU., 1995). Nagusiki Ingeles Ikasketak Graduan irakasten dut. Ematen ditudan ikasgaiak dira Ingelesaren Aldaerak (4. mailako hautazko irakasgaia) eta Ingeles Gramatika I (3. mailako derrigorrezko ikasgaia, Filologia eta Euskal Ikasketetako ikasleek ere hautazko gisa har dezaketena). Zuzentzen ditudan GrALak ingeles gramatikaren edo ingelesaren aldaeren edo bien inguruan kokatu ohi dira (batzuetan hizkuntzalaritza aplikatuan). Horretaz gain, Hizkuntzalaritza Teorikoa eta Esperimentala Masterrean Hizkuntzalaritza Ikerketa Metodologia ikasgaia irakasten dut. Zuzentzen ditudan MALak ukipenean dauden hizkuntzei buruzkoak, hizkuntza jarrerei buruzkoak edo hizkuntza txikituei buruzkoak izan ohi dira. Unera arte zuzendu ditudan tesi doktoralak gramatika teorikoan eta alderatze-gramatikan oinarritu dira (gaztelera, ingelesa, seinu hizkuntza). Egindako ikerketan ardaztu ditudan ikerketa-ildoak kontaktu linguistikoa (gaztelera-ingelesa, gaztelera-euskara), gramatika eta ikasketa kooperatiboa unibertsitate-mailan dira.