Doktorego-programaren irakasleen ikerketa-jarduerara eta ekoizpen zientifikora sar zaitezke, EHUko ekoizpen zientifikoko webguneko ikertzaileen atalean.
GORKA ELORDIETA ALCIBAR
- Ezagutza arloa
- Hizkuntzalaritza Orokorra
- Saila
- Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- gorka.elordieta@ehu.eus

Gorka Elordieta Altzibar Hizkuntzalaritzan doktorea da (University of Southern California, 1997), eta doktorego-osteko ikerlaria izan zen University of California, Los Angelesen. Gaur egun Hizkuntzalaritza Orokorreko Irakasle Osoa da Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. Hizkuntzalaritza I-II irakasten ditu graduko ikasketetan eta fonetika eta fonologiako ikasgaiak graduondoko ikastetetan. Ikertzaile bisitaria izan da Espainia, Alemaniako, Erresuma Batuko eta AEBko unibertsitate eta ikerketa eakundeetan. Bere espezializazio eremua fonologia da, zehatzago prosodia, intonazio eta fonologia eta sintaxiaren arteko interfazea. Hizkuntzalaitzako 9 ikerketa proiektuetako ikertzaile nagusia izan da, eta beste 12 proiektuetako kidea ere. Liburuak argitaratu ditu argitaletxe ospetsuetan, eta bere artikuluak oihartzun handiko nazioarteko aldizkarietan argitaratu ditu, eta baita puntako argitaletxeetako bildumetan. 2019tik UPV/EHUko Hizkuntzalaritza Teorikorako Ikerketa Taldeko (HiTT) Ikertzaile Nagusia da, A kategorian aitortua izan dena 2007tik.