Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

CARLOS GARCIA CASTILLERO

Ezagutza arloa
Indoeuropar Hizkuntzalaritza
Saila
Ikasketa Klasikoak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
carlos.garcia@ehu.eus

Filologia Klasikoaren lizenziatura Euskal Herriko Unibertsitatean bukatuz gero, Koloniako Unibertsitatean, Jürgen Untermann irakaslearekin eman nituen bi urte eta UPV/EHUan nire tesia burutu nuen, Joaquín Gorrotxategi irakaslearen zuzendaritzapean. Harrez geroztik, Amsterdamgo Unibertsitatean irakasle gonbidatu egon naiz, Kees Hengeveldekin batera. UPV/EHUko Letren Fakultatean Hizkuntzalaritza indieuroparra eta hizkuntzalaritza historiko eta gonbaratua bai oinarrizko bai aurreratu mailan irakatsi dut; horretaz gain, hizkuntza indieuropar batzuen ikastaro batzuk eman ditut, besteak beste, hizkuntza germaniko zaharrak eta sanskritoa.

Nere iharduera zientifiko zati inportante batek badu hizkuntzalaritza historiko eta gonbaratuaren alde metodologikoarekin zerikusirik, batez ere, nere asmoa hizkuntzaren alde diakronikoaren, alegia, fenomeno linguistikoaren punto zentralaren, ezagupena zabaltzea izan da. Nere lan zientifiko beste punto garrantzitsu bat, aurrenekoarekin zuzenean lotuta dagoena, Zeltiko insularraren morfologiaren azterketa diakronikoa da. Nere lan akademiko eta zientifikoaren oinarri medotologikoak dira ebidentzia linguistikoaren lehentasuna, metodo gonbaratzailearen eta bere mugen ausnarketa kritikoa eta hizkuntza zaharren problema diakronikoak hizkuntzalaritza modernoaren ildotik era esanguratxo batean azaldu ahal eta behar direlako ideia.