Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA JOSE EZEIZABARRENA SEGUROLA

Ezagutza arloa
Hizkuntzalaritza Orokorra
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
mj.ezeizabarrena@ehu.eus

Euskal Filologian Lizentziatua (1987 UPV/EHU) eta hizkuntzalaritzan doktore (1995, Universität Hamburg, Alemania). Unibertsitateko Irakasle UPV/EHU-n 2001etik, eta 2004z geroztik Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketetak sailean. Saileko idazkari 2005-2007 bitartean eta sailburu 2017-2018 ikasturtean. Irakasle bisitari Renoko Unibertsitatean, Hamburgekoan eta Cambridgen.



ELEBILAB ikertaldea zuzentzen du 2016 ezkeroz, A mailako ikertaldea dena euskal unibertsitateko sisteman. Ikertalde horrek euskararen eta erderen bereganatzea eta erabilera ikertzen du: haurrek (elebakar zein elebidun/eleaniztun) hizkuntzetako hiztegia eta gramatika nola bereganatzen dituzten, euskara eta erderak eskolan nola erabiltzen diren, eta hizkuntzaren ahozko erabilera nola irakats daitekeen, besteak beste.

Estatuko eta nazioarteko hainbat doktorego tesi eta masterlan zuzendu ditu haur elebakarren eta elebidunen hizkuntza garapenaz eta hizkuntza arazoak dituzten elebidunen ingurukoak. CNEAIk lau seiurteko aitortu dizkio. Gehien landutako ikerlerroak: haurren garapen lexiko eta gramatikal, hizkuntza ukipena elebitasun goiztiar (eta ez horren goiztiarrean).