Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JOSEBA ANDONI LACARRA ANDRINUA

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
joseba.lakarra@ehu.eus

EZAGUTZA ARLOA: EUSKAL FILOLOGIA

SAILA: HIZKUNTZALARITZA ETA EUSKAL IKASKETAK

IKASTEGIA: LETREN FAKULTATEA

POSTA ELEKTRONIKOA: joseba.lakarra&ehu.eus



Euskal Filologian lizentziadun (1983) tesinarekin (1984); doktore (1994) Sari bereziarekin (1996). EJ eta Ministeritzako bekadun (1983-7); UPV/EHUko irakasle elkartu (1987/XII-), titular (1997-) eta Katedradun (“Euskararen Historia eta Gramatika Historikoa”, 2005/VIII-). Hainbat ikerketa egitasmotan parte hartu du; 2002az geroz “Monumenta Linguae Vasconum”-en Ikertzaile Nagusi. 2009az geroz “Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren” Zuzendari. Fakultateko Idazkari eta Dekanorde (1993-2000). Fakultateko Dekano (2000-3, 2003-7). Euskaltzain urgazle (1991-) eta Euskaltzain Oso (2007-). CNEAIk aitortu 5 Seiurteko (5/5) eta UNIQUALen “A2” kalifikazioa.

Euskal Testuei eta euskal filologiari buruzko irakasgaiak eman ditu lehenik, euskararen historia eta diakroniazkoak gero, baita hizkuntzalaritza historiko-konparatuko doktorego ikastaroak ere. 10 doktore tesiren zuzendari edo zuzendarikide (egileetatik 6 UPV/EHUn, 2 Baionako “Etudes Basques”-en, eta 2 CNRSen eta Euskaltzaindian dira irakasle eta ikertzaile); hiru tesiprestatzen 2021-22rako eta beste 2 matrikulatuak; hainbat master-tesi eta pareko lanen zuzendari.

Ikerketa-lerro nagusiak: filologia, testukritika, hiztegigintzaren historia, erro eta morfemen forma kanonikoa, gramatikalizazioa, etimologia, aitzineuskara.