Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ELIZABETE MANTEROLA AGIRREZABALAGA

Ezagutza arloa
Itzulpengintza eta Interpretazioa
Saila
Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
elizabete.manterola@ehu.eus

Itzulpengintza eta interpretazio ikasketetan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2004) eta UPV/EHUn egin zuen doktoretza (2012), Sari Berezia lortuta.

Letren fakultatean dihardu lanean 2008tik, eta Itzulpengintza eta interpretazio graduko irakaslea da, baita Itzulpengintza eta teknologia graduondokoan ere. Graduko koordinatzaile lanetan ari da 2014tik.

UPV/EHUko TRALIMA ikerketa taldeko partaide da 2010etik eta beste hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, hala nola TRACE (UPV/EHU) edo EACT (UAB). Ikerketa egonaldiak egin ditu Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies-en (AEB, 2013) eta Ottawako Unibertsitateko Itzulpengintza eta interpretazio eskolan (Kanada, 2016).

Euskaratik erdaretarako itzulpena du ikerketa lerro nagusia. Literatur eremuko itzulpenak landu ditu batez ere, eta ELI katalogoa sortu zuen (http://www.ehu.eus/ehg/eli/). Autoitzulpena, kolaborazioan eginiko autoitzulpena, zeharkako itzulpena, itzulpena eremu diglosikoetan edo euskal zinema itzulia jorratzen dituzten ekarpen ugari argitataratu ditu aldizkari zientifikoetan eta liburu edo liburu atal gisa. Kongresu, sinposio eta bilkura zientifikoetan sarri parte hartzen du eta badu eskarmentua halakoak antolatzen ere.