David Lasagabaster Herrarte
- Ezagutza arloa
- Ingeles Filologia
- Saila
- Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- david.lasagabaster@ehu.eus
Magisteritzan diplomatua (1989), Ingeles Filologian lizentziatua (1992) eta Ingeles Filologian doktorea (1997; Sari Berezia) UPV/EHUn. 2016az geroztik Hizkuntzalaritza Aplikatuan katedraduna. Irakasle bisitaria hurrengo unibertsitateetan: Centre for Immersion and Multilingualism (Vaasako Unibertsitatea, Finlandia), the Ontario Institute for Studies in Education (Torontoko Unibertsitatea, Kanada), the University of Nevada, Reno (AEB), the School of Languages and Linguistics (Melbourneko Unibertsitatea, Australia), Universidad Nacional Autónoma de México (UNAM), Graduate Center, the Central University of New York (AEB), and University of Oxford (Britainia Handia). Bere ikerketa hurrengo esparruetan garatu du: bigarren eta hirugarren hizkuntzaren jabekuntza, EMI (English-medium instruction), CLIL edo EAHII (edukien eta atzerriko hizkuntzaren jabekuntza integratua), hizkuntza jarrerak eta motibazioa, eta eleaniztasunaren sustapena. Hizkuntzalaritza aplikatuko arloan dauden aldizkari nagusietan argitaratu du bere lana, besteak beste hurrengoetan: Applied Linguistics, Language Teaching, International Journal of Bilingual Education and Bilingualism, The Modern Language Journal, Studies in Higher Education, Language Teaching Research, TESOL Quarterly, English for Specific Purposes eta Language and Education.
Web orrialde pertsonala: http://www.laslab.org/david/