Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

Juan Antonio Sádaba Fernández

Ezagutza arloa
Arkitekturako Proiektuak
Saila
Arkitektura
Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Posta elektronikoa
sadaba@ehu.eus

Irakasle Atxikia UPV/EHUko Arkitektura Saileko Proiektuen Arloan, non normalean proiektuen bigarren ikasturtean eta Gaitasun Masterrean irakasten duen. Mugikortasun, Nazioartekotasun eta Eleaniztasuneko zuzendariordea eta bigarren mailako koordinatzailea. Irakaslea izan da Singapore University of Technology and Design (SUTD/MIT) unibertsitatean, irakasle gonbidatua National University of Singapore, Northeastern University (Boston), Harvard Master of Design Bilbon eta Deustuko eta Kantabriako unibertsitateetan, hitzaldiak eman ditu munduko hainbat lekutan.

Arlo profesionalean, arkitekturaren, hirigintzaren, lurralde-antolamenduaren eta diseinu industrialaren hainbat eskalatako proiektuetan lan egin du. Bilbo Metropolitarraren birsorkuntzan aktiboki parte hartu du, bai Lurralde Planaren idazketan, bai obra puntualetan. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren, Media Architecture Biennaleren, B-Awardsen eta Smart City Expo World Congressen sariak ditu, besteak beste. Hainbat patente erregistratu eta merkaturatu ditu eta «Nerei» StartUp-a sortu du patente propio baten gainean.

Ekopol ikerketa taldeko eta Arte Ederren Fakultateko doktorego programako kidea. Bere ikerketak bi lan-ildo nagusi ditu: batetik, arkitekturaren, diseinuaren eta artearen irakaskuntzan eta praktikan existitzen diren prozesu eta metodologia komunak, eta, bestetik, iraunkortasunerako trantsizio teknologikoan hiriei eta mugikortasunari buruzko ikerketa.