Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

AINHOA AKUTAIN ZIARRUSTA

Ezagutza arloa
Eskultura
Saila
Eskultura eta Arte eta Teknologia
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
ainhoa.akutain@ehu.eus

Ainhoa Akutain doktoreak arlo artistikoan jarduteaz gain, Arte Ederretako fakultatean irakaskuntzan eta ikerketan dihardu, KREAREak_Sorkuntza Artean eta Estetika Aplikatuak Hirigintza, Paisaia eta Komunitaterako A Motako Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa Talde finkatuaren partaide izanik (IT1096-16-21). Estatu mailan nahiz internazionalki hainbat beka eta sari jaso ditu, Eusko Jaurlaritzak ikerketarako eta arte sorkuntzarako eskeintzen dituen laguntzak azpimarratuz. Etxepare Institututik eta Bizkaiako Foru Aldunditik ere jaso izan ditu. Hainbat sari irabazi ditu, horien artean: Grand Prix de la Découvert, EAC Uruguay, Arte Laguna Prize, The Story of The Creative, Stockholm Fringe Festival, IPA International edo Premis ArtsFad. Akutainek nazioartean ezagunak diren arte zentroetan eta museoetan erakutsi izan du bere lana, adibidez, Veneziako Arsenalean, Montevideoko Espacio de Arte Contemporáneon, New Yorkeko Angel Orensanz Foundationen, Londoneko Asia Housen, Peckham International Art Fairen, Miamiko Art Baselen, Gazteizko Montehermoso Kulturgunean, BilbaoArten, Bartzelonako Disseny Huben edo Estokolmoko Kulturhuseten. Hainbat kongresu, mintegi eta agerkarietan parte hartu du, besteak beste, Estúdio, artistas sobre outras obras; AusArt; ANIAV-Deforma aldizkarietan edo Gedisa, UNED, Brumaria, Universidad de Extremadura o Sociedad Latina de Comunicación Social mailako argitaletxeetan.