Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ISUSKO VIVAS CIARRUSTA

Ezagutza arloa
Eskultura
Saila
Eskultura eta Arte eta Teknologia
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
isusko.vivas@ehu.eus

Arte Ederren eta Antropologiaren esparruetatik dator. Duela hogei urte, eskulturak hiri-espazio publikoan, transformazio eta birmoldaketa urbanoarekin nozitzen dituen erlazio eta interakzioez ikerketa akademikoan dihardu. Oraintsu, goi-mailako heziketa arautuaren parametroetan zentratu da, unibertsitateko testuinguruan, arte-hezkuntza ulertzeko moduetan eta artearen jakintzaren transmisioan. Bere diziplinarteko ikuspegia, orokorrean arte plastikoetatik eta bereziki eskulturatik eratorritako begirada “estetiko” heterodoxoa, gizarteko arazo kultural eta antropologikoetara barreiatzen da. Unibertsitateko irakasle titular gisa betetzen duen irakaskuntza-lana Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Eskultura Sailean kokatzen da. Era berean, argitalpenak egiten ditu, erakusketak Amaia Lekerikabeaskoa artistarekin elkarlanean eta aipatu jakintza-arloetako kongresuetan parte-hartzen du.

Arte Ederretan doktorea (UPV/EHU, 2004), Gizarte eta Kultura Antropologian Lizentziaduna, UNED (2008). Gaur egun irakaskuntzako 2 epealdi (bosturtekoak) dauzka UPV/EHUk onartuak eta ikerketako 2 epealdi (seiurtekoak), CNEAI erakundeak onartuak. Horrez gain, DOCENTIAZ-7 Programan positiboki ebaluaturiko irakastaldia. 5 doktorego tesiren zuzendaria edo zuzendari-kidea izan da