Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

LEIRE FERNANDEZ IÑURRITEGUI

Ezagutza arloa
Irudigintza
Saila
Irudigintza
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
leire.fernandez@ehu.eus

UPV/EHUan eskuratu zuen Arte Ederretan Doktore titulua (2007) Sari Bereziarekin. Diseinu Grafikoko irakasle titularra da Arte Ederren Fakultatean. Ikus Nortasuna, Argitaratze-Grafikoa eta Profesionalizazioa eta Kudeaketa ematen ditu.

Ikastaro, tailer eta jarduera ugari antolatzen eta ematen ditu. Beraien artean nabarmenenak: UPV/EHUko Uda Ikastaroetan ematen duen Diseinu Grafikoko tailerren eta Kongresuen kozuzendaritza, «Arantzazu Letraz Gunea» unibertsitateko proiekziorako espazioaren kozuzendaritza eta Domestika plataforman “Diseñar para comunicar” kurtsoaren irakaskuntza, etab.

UPV/EHUko «Letraz» Ikerketa Taldea kozuzentzen du . Ikerketa-lerroak: ikuste-erretorika, ikuste-identitatea, argitaratze-grafikoa, kartelgintza, kolorea diseinu grafikoan, diseinu tipografikoa, etab.

Nazio eta nazioarteko sari ugari jaso ditu egindako lan grafikoengatik. Aipagarrienak hauek dira: «Premio Internacional de Diseño, Branding y Comunicación - Clap Platinum» saria tipografia diseinu onenari, «Anuaria de Oro» saria argitaratze-grafikoan eginiko diseinu onenari, «Juan de Yciar» saria argitaratze-kalitate onenari edo «Letra de Plata de Comunicación Visual y Gráfica de Entorno» saria.

Argitalpenen artean honako liburuak nabarmendu daitezke: «Diseño de cubiertas de libros. Recursos de retórica visual» (Síntesis Argitaletxea), «Un proceso creativo en el diseño gráfico de carteles» (UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua) edo «Historias que marcan» (GG).