Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA ROSARIO ARRAZOLA-OÑATE TOJAL

Ezagutza arloa
Margolaritza
Saila
Margolaritza
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
txaro.arrazola@ehu.eus

Txaro Arrazola Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn 1988an. Fulbright beka (1996-1997) eta MFA New Yorkeko Estatuko Unibertsitatean (SUNY Purchase College, 1996-1998). Arte Ederretan doktorea (2012) UPV/EHUn. Bere lanaren ezaugarri nagusiak konpromiso soziala, irudikapenaren kritika feminista eta elkarlaneko metodologien ikerketa dira. Bere bakarkako praktika artistikoa, pinturatik hasita, diziplina eta talde arteko proiektuekin uztartzen du. Horien artean, A Plataformarekin espazio publikoko ekintzetan egindakoak nabarmentzen dira.

1999tik UPV/EHUko Pintura Saileko irakaslea da; 2016tik Euskal Herriko Unibertsitateko AIF (Artea, Ikerketa eta Feminismoa) taldeko Ikertzaile Nagusia da.

Haren lanak, besteak beste, honako leku hauetan erakutsi dira: Vanguardia galerian (Bilbo, 2019), Pedro Modesto Campos Fundazioan (Tenerife, 2007), Montehermoso Kulturunean (Vitoria-Gasteiz, 2008, 2005), eta Kunstarkaden Der Stadt (Munich, 2008), Arteko Galerian (Donostia, 2010), ARCO Madriden (2011), Art Educates the World (New York, 2002), Extraños en el paraíso (Pekin, 2007 eta Tokio, 2008), Image Talks (Hasselt, Belgika 2015), Wolf Kahn Open Studios VSC (Vermont, USA 2017), Azimuth (Hasselt, Belgika 2018), Apeiron (Montevideo, Uruguai 2018), Artium Museoa. Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa (Gasteiz, 2021-2022).