Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IÑAKI MARTINEZ DE ALBENIZ EZPELETA

Ezagutza arloa
Soziologia
Saila
Soziologia eta Gizarte Langintza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
i.albeniz@ehu.eus

Soziologian eta Informazio Zientzietan lizentziatua. Soziologian doktoratu zen 2003an. Gaur egun Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko (UPV-EHU) Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle Osoa da. Hiru ikerketa-tarte (seiurtekoak) eta bost irakaskuntza-tarte (bosturtekoak) ditu onartuta.



Ikerketa-talde finkatuetan parte hartu du: nortasun Kolektiboari buruzko Ikerketa Zentroan (1998-2007) eta INNOLABen (2015-). Sinnergiak Social Innovation, UPV-EHUko gizarte-berrikuntzako agentziaren talde sortzailearen parte izan da. Gizarte Zientzietako Ikerketa Ereduen eta Arloen Master Ofiziala eta Berrikuntza eta Ezagutza Kudeatzeko Masterra (Titulu Propioa) zuzendu ditu. Gaur egun (2022) Soziologia eta Gizarte Laneko Departamentuko zuzendaria eta INNOkLab-eko ikertzaile nagusia da. Kultura Berrikuntzarako Laborategia



Bere ikerketa-ildo nagusiak honako hauek dira: zientzia, teknologia eta gizarteko ikasketak; nortasunaren soziologia; kultura-berrikuntza; sormen-industriak, gastronomian arreta berezia jarrita; esparru horretan, nazioartean izen handia duten jatetxe askorekin (Mugaritz, Akelarre, Nerua) eta, duela gutxi, Basque Culinary Center. eta La Fugarekin (Laboratiry for Future Gastronomy) lankidetzan aritu da. Sukaldeko Elkarrizketen Nazioarteko Biltzarreko Edukien zuzendaria da, eta Basque Culinary World Prizeko Batzorde Teknikoko kidea. 50 erreferentzia baino gehiago argitaratu ditu liburuen, liburuen kapituluen eta artikuluen artean.