Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IGNACIO RODRIGUEZ ARCAUTE

Ezagutza arloa
Margolaritza
Saila
Eskultura eta Arte eta Teknologia
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
natxo.rodriguez@ehu.eus

Artista, irakaslea eta ikertzailea.

UPV/EHUKo Arte Ederren Eskultura eta Arte eta Teknologia sailaren irakaslea 1999tik. Fakultateko Unibertsitate Hedakunztarako Dekanordea (2009-2017) eta UPV/EHU Kulturgintzako Zuzendaria (2017-2020). Gaur egun Ikerketa Arte Garaikidean doktorego programaren arduraduna eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterraren batzorde akademikoaren kidea.



Artista gisa, SEAC, Selección de Euskadi de Arte de Concepto (1994-1998) eta Rodriguez Fundazioa taldeen kidea izan zen. Performatiboa, talde artea eta ikusentzunezko medio berri teknologikoekin zerikusia zeukaten proiektuetan. Kultur elkarte eta iniziatiba independenteekin ere harremana izan du. Amarika Asanbladaren kidea izan zen, zeinek Amarika Proiektua kulturala (2008-2011) garatu zuen Arabako Foru Aldundiaren ko-kudeaketan.



UPV/EHUn doktorea (2008) “Artes visuales y cultura libre. Una aproximación copyleft al arte contemporáneo” izenburuko tesiarekin. Hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte eta gaur egun, CNEAIk onartutako hiru sexenioekin, AKMEKA ikerketa-taldearen ko-zuzendaria da, Euskal Unibertsitate Sistemako A taldea. Bi doktorego tesi zuzendu ditu (bat nazioartekoa eta bestea doktoregoko sari berezia).



Besteak beste, hainbat argitalpenetan hartu du parte eta aldizkari eta kongresuren batzordekidea izan da. 2014Tik ona AKME: Arte, Kultura eta Medio Berriak jardunaldiak ko-zuzentzen ditu.