Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

FRANCISCO JAVIER MUÑOZ FERNANDEZ

Ezagutza arloa
Artearen Historia
Saila
Artearen eta Musikaren Historia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
javier.munoz@ehu.eus

Fco. Javier Muñoz Fernández UPV/EHUko Artearen Historiako irakasle titularra da, eta unibertsitate berean graduatu eta doktore tesia egin zuen. Hezkuntza, arte garaikidea eta lurralde kudeaketa eta antolakuntzari buruzko graduondoak egin ditu, eta baita trebakuntza eta ikerketa egonaldiak Europako eta Estatu Batuetako unibertsitateetan.



Bere ikerketa ildo nagusiak hurrengoak dira: arkitekturaren historia, hiri-historia eta ondare artistikoa aro garaikidean, beka, kontratu eta ikerketa proiektu ezberdinen bidez garatu dituenak.



Zenbait liburu, liburu-kapitulu eta artikulu argitaratu ditu. Halaber, kongresuak eta jardunaldiak antolatu ditu eta hauen komite zientifikoen kide izan da, erakusketetan lagundu du eta hainbat ebaluazio lanak burutu ditu.



Irakaskuntzan aritu da UPV/EHUko Letren Fakultatean, Arte Ederren Fakultatean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean eta Esperientzia Geletan. Horrekin batera, irakasle gonbidatua izan da Europako, Asiako eta Estatu Batuetako unibertsitateetan. Hezkuntza berrikuntzako proiektuetan hartu du parte, eta bere irakaskuntza lanak bikaineko ebaluazioa izan du Docentiaz programan.