Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

KEPA INAZIO SOJO GIL

Ezagutza arloa
Artearen Historia
Saila
Artearen eta Musikaren Historia
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
kepa.sojo@ehu.eus

UPV/EHUko Irakasle Titularra. 1999. urtean hasiz eskolak ematen. UPV/EHUko Artearen Historiaren Graduan eta CYXAC eta ACTP Masterretako irakaslea da. Geografia eta Historian lizenziatua (1991) eta Artearen Historian doktorea (2003), UPV/EHUn. Zinematografiaren historia eta estetikaren espezialista Valladolideko Unibetsitatean (2004).

Bere ikerketa lerro nagusiak hauexek dira: Luis G. Berlanga zuzendariaren zinea, Francoren garaiko zinema, teoria eta praktika zinematografikoaren arteko diziplinartekotasuna eta euskal zinemaren kontzeptua eta nortasuna. Egilekide argitalpen ugaritan: 10 liburu, 48 liburu kapitulu, 34 artikulu zientifiko eta 38 ekarpen nazioarteko biltzarretan. 8 ikerketa talde eta proiektuetan aritu da ikertzaile nagusi gisa 1ean egonik. 5 doktore tesien zuzendaria da. Hauetako batzuk datorren urtean defendatuko dira. CNEAIk aitortutako 2 seiurteko ditu.

Zinema eta telebistaren zuzendari moduan komertzialki estreinatutako 2 luzemetrai zuzendu ditu, 7 filme labur, eta 13 kapituluz osatutako telesail bat. Ikus-entzunezko lan hauekin nazioarteko 330 festibaletan sailkatua izan da 70 sari eta Espainiar Zinemaren Akademiaren Goya Sarietako nominazio bat lortuz eta erakunde honetan partaide moduan sartuz. ICOFF-GASTEIZ Film laburren jaialdiaren zuzendaria da 2022 urtetik. UPV/EHUko Arabako Campuseko Unibertsitate Zabalkuntzaren zuzendaria izan da (2009-2018). RSBAP elkarteko kide osoa da.