Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

GASKON IBARRETXE BILBAO

Ezagutza arloa
Zelulen Biologia
Saila
Zelulen Biologia eta Histologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
gaskon.ibarretxe@ehu.eus

Hirueledun profileko Irakasle Titularra (euskera, gaztelera, ingelesa). Biokimikan Lizentziatua (1999) eta Neurozientzian Doktorea (2004) UPV/EHUn , non ere 2007 geroztik Zelulen Biologia eta Histologia sailean irakasle lanetan diharduen. Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko Dekanordea izan da (2017-2019) eta Unibertsitate Irakaskuntza Ebaluazio Batzordekidea baita (4 urte). Bere irakaskuntza lana haren saileko Medikuntza eta Ingenieritza Biomediko Graduetako 1.kurtsuko ikasgaietan burutzen du, baita Ikerkuntza Biomedikoko Masterrean eta Ikerkuntza Biomedikoko Doktorego programan ere.



Bere ikerkuntza lanaren ondorioz, unibertsitate zein autonomi, nazio eta nazioarte mailako hainbat proiektuetan parte hartu du, haietako askotan lidergoa (Ikerlari Nagusia) ere hartuta. 40 zientzia artikulu baino gehiago argitaratu ditu, haien artean gehienak Q1 aldizkarietan eta egile nagusi izanik (lehena, azkena, edo corresponding), eta 3 nazioarteko patente aurkeztu ditu. 2024ko martxoan, H adierazlea 21 puntukoa du, eta hiru seiurteko aintzatetsita dauzka CNEAIren eskutik. Zelulen Biologia eta Histologia saileko Signaling Lab ikerkuntza taldeburua da, eta bere ikerkuntza lerro nagusiak ama zelulak eta zelulen bidezko terapia dira.



Scholar Google profila:

https://scholar.google.es/citations?user=oDtGkYYAAAAJ&hl