Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

AMAYA IRAZUSTA ASTIAZARAN

Ezagutza arloa
Erizaintza
Saila
Erizaintza I
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
amaia.irazusta@ehu.eus

Erizaintzan diplomatua eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua. Doktorego-tesia unibertsitateko ikasleen elikadura-ohiturak aztertuz egin zuen.

Unibertsitateko irakasle titularra da Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Erizaintza I Sailean, eta, gaur egun, Gipuzkoako Esperientzia Geletako zuzendaria da.

Elikadura eta jarduera fisikoarne inguruko irakasgaiak irakasten ditu Erizaintzako graduan eta Gipuzkoako Campuseko Esperientzia Geletan.

Bere irakaskuntza eta ikerketa-lanak elikadura eta jarduera fisikoko ohituren inguruan ari egiten ditu. Eta azken urteotan adineko populazioan oinarritu da bere jarduera. Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea Masterrean parte hartzen du.

Indexatutako nazioarteko 20 artikulu baino gehiago idatzi ditu, kongresuetan 100 komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu eta 7 doktore-tesi zuzendu ditu, horietako 6 erizainak.

Gainera, kudeaketa-karguak bete ditu Bizkaiko Campuseko Ikasleen zuzendari gisa eta Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskolako eta Erizaintzako I Saileko idazkari akademiko gisa.