JON ANDONI ARLUZEA DE JAUREGIZAR
- Ezagutza arloa
- Zelulen Biologia
- Saila
- Zelulen Biologia eta Histologia
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Posta elektronikoa
- jon.arluzea@ehu.eus
Biologian lizentziatua (1989) eta doktoratua (1996) Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU, non Biologia Zelularreko irakasle titularra da 1997tik. Zelula amak, Garapena eta Teratokartzinomako Laborategiko burua da eta bertan bi ikerketa lerro nagusietan ari dira: teratokartzinomako zelula, zelula enbrionario eta zelula ama germinalen migrazio/inbasio prozesuetako matrizeko metaloproteasen garrantzia alde batetik eta desberdintzapen eta apoptosi prozesuetan zeharreko interfase nukleo-zitoplasmikoaren ikerketa bestetik.Berriki Cancer and Translational Medicine Taldeari batu da honako ikerketa lerroarekin: linbo esklero-kornealeko zelula amen eta bere nitxoaren azterketa.
5 tesi doktoralen zuzendaria izan da, CNEAIk errekonozituriko 3 ikerketa seiurteko eta 25tik gorako argitalpen zientifikoak, artikulu, kongresu eta liburu kapituluak ditu. Bere heziketa zientifikoaren barruan Basel-go Biozentrum-ean (Suitza) eta Philips Electron Microscopy Center Eindhoven-en (Herbehereak) egindako egonaldiak daude.
1997. urtetik Mikroskopia Analitikoa eta Bereizmen Handikoa Biomedikuntzan (SGIker) zerbitzuko aholkulari zientifikoa eta The International Journal of Developmental Biology (IJDB) nazioarteko aldizkariaren editore-ordea da 2004tik.