Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JUAN CARLOS SOTO MERINO

Ezagutza arloa
Matematika Aplikatua
Saila
Matematika Aplikatua
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
juancarlos.soto@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitatean Zientzia Fisikoetan lizentziaduna (1984) eta doktorea (1989); Elikadura eta Aplikatutako Dietetikan masterduna Granadako Unibertsitatetik (2003). UPV/EHU-n ematen ditu eskolak 1983tik. Matematika Aplikatua Sailaren irakasle titularra da 1992az geroztik. Gaur egun Aljebra eta Ingeniaritzako Metodo Estatistikoak ematen ditu EIB/BIE-a Bilboko Ingeniaritza Eskolan (Sailari esleitutako beste batzuen artean). 40 ikerketa-proiektutan parte hartu du. Aldizkarietako 30 artikulu inguru, kongresuetako 70 eta 10 liburu argitaratu ditu. Bere ikerketa-lerro nagusiak hauek dira: ebaluazioan eta ikerketa-akzioan oinarritutako heziketa-berrikuntza, proiektuetan oinarritutako ikasketa, eredu epidemikoentako kontrolatzaileak, zarataren aurreko eta ez modelatutako dinamika sistema moldagarriak, atzerapenekiko sistema dinamikoak eta sistema hibridoak, injekzio sekuentzialagatiko analisia, elkarri lotutako sistema dinamiko bilinealak, laginketa aperiodikoa. Aktiboki parte hartzen du Saileko eta Zentroko kudeaketa prozesuetan.

Interes-loturak:

Google Scholar: https://scholar.google.es/citations?user=WrkoVCAAAAAJ&hl=es

Research Gate: https://www.researchgate.net/profile/Juan_Carlos_Soto_Merino