Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ALICIA PEREZ RAMIREZ

Ezagutza arloa
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
Saila
Lengoaia eta Sistema Informatikoak
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
alicia.perez@ehu.eus

Doktorea (2010ean) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), bertan geratu zen irakasle. Fisikan lizentziatua Cantabriako Unibertsitatean eta Elektronikan Ingeniaria UPV/EHUn.



Ikerketa-lanean testu klinikoen meatzaritzan ari da, alegia, adimen artifiziala eta hizkuntzaren prozesamendua uztartzen duen alorrean, informazio klinikoaren erauzketan aplikatua. Ahotsaren itzulpengintza automatikoan ere lan egin izan du. IXA (http://ixa.eus) ikerketa taldeko kidea da eta HiTZ (http://hitz.eus) erreferentzia zentruko ikerlaria. Bere ikerketa-ibilbidean zehar mota ezberdinetako artikuluak publikatu ditu (xehetasunetarako ikus orcid: 0000-0003-2638-9598) hala aldizkarietan nola nazioarteko kongresuetan ere.



Kanpoko erakundeek finantziatutako proiketu lehiakorretan parte hartu du, Europako CIP-Best Practice Network, Ministeritzako TIN nahiz Eusko Jaurlaritzakoak kasu. Finantziatutako ikerketa-egonaldiak egin ditu atzerrian, besetak-beste, Edinburgoko ala Estokolmoko unibertsitateetan.



Irakaskuntza alorrean, azken aldian jorratzen dituen irakasgaiak Datu Meatzaritza, Erabakiak Hartzeko Euskarri Sistemak eta Linguistika Konputazionala dira. Titulazio ezberdinetan dihardu (adb. Matematika, Informatika, Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoan) Gradu Amaierako Lanetan, Master Amaierako Lanetan eta Doktore Tesien zuzendaritzan.