Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA ASUNCION ILLARRAMENDI LETURIA

Ezagutza arloa
Fisika Aplikatua
Saila
Fisika Aplikatua
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
ma.illarramendi@ehu.eus

M.A. Illarramendi Euskal Herriko Unibertsitateko Fisika doktorea da (1991ko doktoregoko sari berezia) eta, 1994tik aurrera, irakasle titularra Bilboko Ingeniaritza Eskolako Fisika Aplikatua I sailean. Gaur egun, "Fisika" eta "Óptica Aplicada a las Telecomunicaciones" ikasgaiak irakasten ditu Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako graduan eta "Interferometria Espacial" ikasgaia, Zientzia eta Teknologia Espaziala masterrean. Hainbat gradu eta master amaierako proiektu zuzendu ditu eta bederatzi nazioarteko irakaskuntza lanak argitaratu ditu. "Applied Photonics Bilbao" ikerketa taldeko kidea da eta bertan, plastikozko zuntz optiko dopatuen ikerketaren alorreko arduraduna da, lau doktore ikertzailez eta doktorego ikasle batez osatuta. Hiru doktore-tesi zuzendu ditu, eta laugarrena bidean dago. Izen handiko ikerkuntza zentroekin lan egiten du, Japoniako Keio University-ko "Keio Photonics Research Institute"-arekin, Alemaniako "Technische Universität Braunschweig"-arekin eta Madrileko "Instituto de Ciencia y Tecnología de Polímeros"-arekin, besteak beste. M.A. Illarramendi-k 4 ikerkuntza seiurteko ditu eta kalitatearen ebaluaziorako eta akreditaziorako agentzia estatalaren unibertsitateko katedradunaren akreditazioa. 2017-ko otsailetik aurrera, Ikasleen arloko zuzendariordea da Bilboko Ingeniaritza Eskolan.