UPV/EHUko Ingeniaritza Informatikoa doktorego programak nazioko eta atzerriko zenbait unibertsitate eta ikergunetako programarekin kolaboratzen du.
Programa honen barruan garatzen diren doktorego tesien xedea da ikerketa ildo hauetarako lagungarri izatea eta horiek indartzea: sistema adimendunak, robotika, errendimendu handiko konputazioa, datu meatzaritza, ikaskuntza automatikoa, hizkuntzaren prozesamendua, sistema banatuak, nonahiko konputazioa, software ingeniaritza, web semantikoa, arrazoibide automatikoa, erabakiak hartzen laguntzeko sistemak, irakaskuntza/ikaskuntzan laguntzeko ingurune adimendunak, web eta interfaze moldagarrietarako irisgarritasuna. Adimen artifizialaren arloko gaiak ere lantzen dira: ikaskuntza sakona (Deep Learning), ordenagailu bidezko ikusmena, seinale biomedikoak, tutore adimendunak, konputazioa hodeian, big data eta internet of things (IoT).
Ikaslearen prestakuntza sustatzeko, programak ikastaroak, mintegiak eta zenbait jarduera akademiko antolatzen ditu aldizka, zeharkako gaitasunak zein espezifikoak garatzeko, zenbait unibertsitate eta ikastegi nazional eta atzerritarretako ikertzaile ospetsuen partaidetzarekin.
Harremanetarako
Ikerketa taldeak eta lerroak
| Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
|---|