Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ANDRES TOMAS AGUAYO URQUIJO

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
andrestomas.aguayo@ehu.eus

IKERKUNTZA LERROAK:

Prozesu katalitikoen garapena ingurugiroko aplikazioetarako eta aplikazio energetikoetarako. Euskal Herriko Unibertsitateak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, Industria eta Ingurugiro Ministerioak, Europar Programek (taldeko buru gisa) zein besteen artean Eastman eta Total Petrochemicals enpresek finantzatutako 52 Ikerkuntza Proiektutako partaidea, eta horietako 15tan Ikertzaile Nagusia (IN).

Ikerkuntzako 6 seiurteko. 18 tesiren zuzendaria, horietako 2 aipamen internazionaldunak. 215 argitalpen, 200 Web of Sience-en, 5830 aldiz aipatuak, 2685 kanpoko aipamenak direlarik. 21,5 aipamen urteko bataz beste azken 5 urteetan. Argitalpenen %85a lehen kuartilean, Q1. h indizea: 45. 350 komunikazio kongresuetan, gehienak internazionalak.

IRAKASKUNTZA JARDUERA:

Irakaslea 1977az geroztik. Ingeniaritza Kimikoa ataleko ondoko irakasgaiak irakatsia: Jariakinen Mekanika, Bero Transmisioa eta Materia Transferentzia. Bereizketa Prozesuak irakasten 1990az geroztik Ingeniaritza Kimikoko Graduan eta Bereizketa Prozesu Aurreratuak eta Prozesuen Modelakuntza eta Simulazioa Ingeniaritza Kimikoko Masterrean. 20 Lizentziaturako Tesi eta 40 Karrera Amaierako Proiekturen zuzendaria.

KUDEAKETA JARDUERA:

Ingeniaritza Kimikoa Departamentuko idazkari izana. Gaur egun Zientzia eta fakultate bereko Klaustroko kalitatearen batzordeko kidea.

ZALETASUNAK:

Ikerkuntza, argazkigintza eta mendia.