Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ASIER ARANZABAL MAIZTEGI

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
asier.aranzabal@ehu.eus

Kimikan Lizentziatua (1994, Sari Berezia) eta Doktorea (2000) UPV/EHUn. 20 urteko esperientzia du ingeniaritzaren irakaskuntzan (Ingeniaritza Kimikoa, Industria Ingeniaritza, Ingeniaritza Tekniko Industriala Kimikan eta Mekanikan) eta 13 urteko esperientzia Master mailan (Prozesu Kimikoen eta Garapen Iraunkorraren M., Ingeniaritza Kimikoko M). Ikasketa Amaierako 24 proiekturen eta Master Amaierako 7 proiekturen zuzendaria izan da. Docentiaz programan bikain ebaluazioa jaso du. Irakaskuntza Berrikuntzako 2 proiekturen zuzendari izan da, Ingeniaritza Kimikoaren irakaskuntzan 2 artikuluren egile da eta 14 kongresutan (nazioartekoak barne) parte hartu du. Bere espezialitatea Proiektuetan Oinarrituriko Ikasketa eta Ikasketa Kooperatiboa (Belbinen rolak) dira.

Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuarekin (SAE-HELAZ) kolaborazioan Unibertsitateko irakasleen trebatzailea da, irakasteko metodologia aktiboetan.

Ingeniaritza Kimikoaren alorrean, industriako gas-isuriak arazteko katalizatzaileen ikerketan jarduten du. ISI WOK aldizkarietan (Q1, Q2) 34 artikulua zientifikoren egilea, 3 patente sortu ditu, 81 komunikazio aurkeztu ditu kongresuetan (naziartekoak barne), 3 Ikerketa proiekturen zuzendari izan da (I+G+bko Plan Nazionaleko 2 proiektutan, Eusko Jaularitzakoa Saiotek proiektu batean) eta beste30etan parte hartu du (estatuko nahiz nazioartekoak). Enpresekin ere hainbat kontratutan parte hartu du. Ikerketako 4 seiurtekoren ebaluazio positiboa jaso du.