Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ANA GUADALUPE GAYUBO CAZORLA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
anaguadalupe.gayubo@ehu.eus

Zientzietan lizentziatua (Kimika Industrialaren espezialitatean) eta Kimikan doktorea (1992) UPV/EHUren eskutik, lizentziaturako eta doktoregoko Sari Bereziekin.

1992 urtetik UPV/EHUren Ingeniaritza Kimikoa Sailan eskolak eman ditut, eta 2004tik unibertsitateko katedraduna naiz



Nire ikerlanara energiaren eta ingurumenaren aldetik interesa duten prozesu katalitikoen garapenean zentratzen da; zehazki, oxigenatuak (dimetil-eterra, metanola, etanola, bio-olioa) intereseko erregai eta konposatu kimiko (olefina arinak) eta H2 bihurtzeko prozesua.



Lehiazko 36 proiektutan parte hartu dut (ikertzaile nagusia I+G+bko Plan Nazionaleko 5 proiektutan), eta 20 kontratu egin ditut enpresekin (4ikertzaile nagusi gisa, Eastman Chemical, Total Petrochemicals eta Johnson Matthey erakundeekin).



Saileko zuzendaria izan naiz (2006/12), doktorego programaren arduraduna (2007/12), masterraren arduraduna (2007/08-2018/19), eta, 2015eko uztailaz geroztik, Teknologia Kimikoaren arloko koordinatzailea Estatuko Ikerketaren Agentzian (antzineko ANEPa).



KALITATEAREN ADIERAZLEAK: - Ikerketako 5 seiurteko eta 150 baino gehiago argitalpen aldizkari indexatuetan (Scopus), > % 80 lehen kuartilean JCR-ren arloetan.. h=46 (Scopus, 8533 aipamenekin). - 17 doktorego tesi zuzenduta (3 Sari Berezi eta 2 Nazioarteko Aipamenekin). - 230 lan inguru estatuko nahiz nazioarteko biltzarretan.