Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

GARTZEN LOPEZ ZABALBEITIA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
gartzen.lopez@ehu.eus

1979. urtean jaioa Balmasedan (Bizkaia), 2003. urtean Ingeniaritza Kimikoan titulatua eta 2008. urtean doktoratua, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. UPV/EHUko beka bat eskuratu nuen 2005eko urtarrilean, eta abuztuan FPI (Hzkuntza eta Zientzia Ministerioa)batengantik aldatu nuen. Tesia aurkeztu eta bekari muzin egin ondoren, 2009ko apirilean lanaldi osoko ikertzaile kontratu bat lortu nuen. Gaur egun Ikertzaile Doktore (zientzia legea modalitatea) bezala nago kontratuta UPV/EHU-ko Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerketa taldean.

Honako ikerkuntza lerroetan lan egiten dut: i) Spouted bed-en diseinua eta hidrodinamika. Eskala handitzeko aldaketak, lehorketa prozesuak. ii) Biomasaren pirolisia eta krakeoa lerroan. iii) Plastiko eta pneumatikoen pirolisi termiko eta katalitikoa. iv) Hondakinetatik hidrogenoa eta sintesi gasa lortzea, biomasa eta plastikoen pirolisi eta lerroan egindako erreformatuaren bidez. JCRan indexatutako 100 artikulu ditut, 40ko h indizea eta 3800 aipamen (Scopus), baita 170 komunikazio baino gehiago kongresuetan ere. Gainera, 25 Ikerkuntza Proiektutan hartu dut parte ikertzaile bezala.