Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IGNACIO ANTIGÜEDAD AUZMENDI

Ezagutza arloa
Kanpo Geodinamika
Saila
Geologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
inaki.antiguedad@ehu.eus

Geologian doktoratzean (UPV/EHU, 1986) neure gain hartu nituen Hidrogeologiaren irakaskuntza eta abian ari zen iker-taldearen ardura. Orduko proiektuak UPV/EHUren deialdikoak ziren eta hidrogeologiari estuki lotuak, karstikoari batez ere. 1995eraino 5 tesi zuzendu eta urte horretan katedra lortu nuen. Hortik aurrera Ingurumen Hidrologiaren alde egin nuen, ordutik zuzendutako 10 tesiko gaiek erakutsi bezala. Gure Taldea eredu da gaur ibai-arroen dinamikan, modelizazioan, karstaren balioztatzean, prozesuen segimenduan … Azken urtetako argitarapenak dira horren lekuko.



Apustu horrek hainbat kontratu ekarri zigun euskal administrazioarekin (Ur Agentzia, Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Udalak), bai eta Europako proiektuetara zabaldu ere (2009tik 5tan izan naiz IN). I+G+bko Plan Nazionaleko 5 proiektutan izan naiz IN (1996-2017), eta Eusko Jaurlaritzaren I+G+bko Estrategiako beste 7tan (2006-2016) zoru kutsatuez eta klima aldaketaren ur-baliabideen gaineko inpaktuez). Garapen-Lankidetzarako proiektuak ere izan ditut (Cuba, Karakorum-Baltistan). Ni arduraduna naizen Taldea (IT1029-16) Jaurlaritzak kontsolidatu modura onartua dago. Zeharkakotasunaren aldeko apustuak eraman gintuen Formakuntza eta Ikerketa Unitate bat osatzera (Global Change and Heritage) beste talde kontsolidatu birekin; horretan, ikuspegi hidrologikoa eskaintzen diogu Aldaketa Globalaren esparruari.