Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

USUE PEREZ LOPEZ

Ezagutza arloa
Landareen Fisiologia
Saila
Landareen Biologia eta Ekologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
usue.perez@ehu.eus

Biologian lizentziaduna Sari Bereziarekin (2003) eta doktorea (2008) UPV/EHUn. Unibertsitate horretako irakasle 2008tik. Biologiako, Biomika eta Biologia Molekularreko, Bioteknologia eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduetan ematen du klase Zientzia eta Teknologia eta Farmaziako Fakultateetan. Enologia Berritzaile Masterrean ere irakaslea bada. Antolakuntza Akademikoa eta Ikasketen Konbalidaziorako Batzordeko kidea Biologiako Graduaren ordezkari gisa (2013-orain arte). Ebaluazio Bikaina lortu du irakasleen irakaskuntza jardueraren Docentiaz ebaluazio programan.



FisioClimaCO2 ikertaldearen parte da, A talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman. 21 ikerketa proiektutan aritu da, horietan 3tan ikertzaile nagusi gisa. Egilekide argitalpen ugaritan: 24 artikulu zientifiko eta 17 liburu kapitulu. 50 ekarpen baino gehiago egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan. CNEAIk aitortutako 2 seiurteko ditu eta 2012. Urtean VII Ur-erlazioen ikerketa Iberiar saria lortu zuen. Aldaketa klimatikoari lotutako faktoreen artean (CO2 kontzentrazio altua, lehortea, gazitasuna eta tenperatura altua) ezartzen diren interakzioek garagar eta kinoaren fisiologia eta ekoizpenean nola eragiten duten du ikerketa lerro nagusi. Estatuko eta nazioarteko beste ikerketa talde batzuekin ere kolaborazioak ditu.