Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

NAIARA ROJO AZACETA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
naiara.rojo@ehu.eus

Ingeniari Kimikoa (2004, 5. mailako aparteko saria), Ingurumen-Ingeniaritza Masterra (UPV/EHU, UC) egin zuen eta Ingurumen-Ingeniaritzan doktore titulua lortu zuen (2012, nazio arteko aipuarekin) UPV/EHUn.

2004-an LEIA Fundazioan (Tecnalia) lan egiten hasi zen eta 2008an Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza Sailera inkorporatu zen, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU). 2015-etik aurrera Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU) dihardu.

BIOIRAGAZKETA ikerkuntza taldeko partaidea da eta hondakinen baliaraztean, gasen bioiragazketan eta metalen biolixibazioan ikertzen du. 22 ikerkuntza-proiektuetan hartu du parte eta JCR-an indexatutako 16 artikulu eta ez indexatutako beste 11 artikulu publikatu ditu taldekideekin batera. 45 kongresu baino gehiagotan hartu du parte, eta horietako batean komunikazio hoberenari hirugarren saria lortu zuen. Wageningeneko Unibertsitatean 2 egonaldi egin ditu, 2 patenteen ko-asmatzailea eta 1 baten zuzendaria da (bigarren bat gauzatzen ari da).

INgurumen INgeniaritza IrauNkortasunarentzat IKD talde egituratuaren pardaidea da eta Gradu eta Masterrean irakasten du. 3 liburuen (irakaskuntza materiala) eta 2 artikuluen egilea da, eta 25 komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu irakaskuntza berrikuntzarako kongresuetan. 4 Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuetan hartu du parte (horietako baten koordinatzaile izan da).