Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA DOLORES ENCINAS MALAGON

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
loli.encinas@ehu.eus

Dolores Encinas Malagón Kimika Zientzietan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (1988). 1993an UPV/EHUn doktorego-tesia defendatu zuen Estudio y cuantificación de las deposiciones contaminantes en Olaeta (CAPV) izenekoa, eta ingeniaritza eta teknologien arloan doktoregoko sari berezia lortu zuen. Bi egonaldi egin zuen ikertzaile doktoregai, Frantzian (Centre de Recherches Atmosfériques) eta Erroman (Istituto sull’Inquinamento Atmosferico).

2001.urtetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritzaren Saileko irakaslea da eta 2016tik irakasle agregatua (kontratatutako doktorea).

Saileko Arabako Campuseko koordinatzailea izan da eta gaur egun Antolakuntza Akademikoko Zuzendariordea da.

PIE eta CBL proiektu batzuetan parte hartu du eta 12 irakaskuntza materialaren argitalpenetan egilekide da (liburuak, eskuliburuak eta on-line irakasgaiak). INgurumen Ingeniaritza IrauNkortasunarentzat IKD egituratutako irakaskuntza-taldeko kidea da.

16 urtetan zehar (1988-2005) 11 ikerketa-proiektutan parte hartu zuen, EPOCA Programa barruan (Estudio en el Pirineo Occidental de la Contaminación Acida). Ondoren, beste 10 ikerketa-proiektuetan parte hartu du, ia guztiek atmosferaren kutsadurarekin zerikusia dutenak. Hiru libururen, 17 liburu kapituluren eta 14 artikuluren egilekide da, eta baita nazioko eta nazioarteko kongresutan aurkeztu diren 30 komunikazio baino gehiagoren egilekidea ere. CNEAIk aintzatetsitako 2 sei