Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

Aitor Laza Martínez

Ezagutza arloa
Ekologia
Saila
Landareen Biologia eta Ekologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
aitor.laza@ehu.eus

Aitor Laza UPV/EHUko Landareen Biologia eta Ekologia Saileko irakasle eta ikerlaria da. Egun Gradu Amaierako Lanen koordinatzaile da Biologiako Graduko Ikasketa Batzordean.



Biologiako Graduan Ekologia eta Itsas Ekologia ikasgaietan ematen ditu eskolak, bai eta “Eutrophization and Harmful Algae” master ikastaroan.



Doktore titulua eskuratu zuen 2009. urtean “Criptofitas del estuario del rio Nervión-Ibaizabal” Tesiarekin. Fitoplanktonaren inguruko ikerketan 20 urteko esperientzia du. Deialdi publikoko 10 ikerketa proiektuetan ikerlari kolaboratzaile, eta enpresekin egindako 11 kontratuetan ikerlari nagusi izan da. Dinoflagelatu bentonikoen inguruko doktore tesi baten eta 11 master tesiren zuzendarikide izan da.



Egindako lanetan fitoplanktonaren ekologia, fitoplanktona ikertzeko teknika analitikoak, in vitro entsegu bidezko azterketa ekofisiologikoak eta mikroalga talde ezberdinen sistematika jorratu dira nagusiki. Lan hauen fruitu, 35etik gora artikulu argitaratu dira aldizkari internazionaletan (H index 19), ia heren bat lehen kuartilekoak direlarik, eta 80 komunikaziotik gora eraman dira kongresuetara, herena ahozko komunikazioak izanik.



UPV/EHUri lotutako ikerketaz gain, Aitor Laza Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Saileko kide da eta bertan herpetofaunaren ikerketa, kudeaketa eta dibulgazioarekin lotutako 20 proiektu baino gehiagotan aritu da.