Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ALBERTO DE DIEGO RODRIGUEZ

Ezagutza arloa
Kimika Analitikoa
Saila
Kimika Analitikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
alberto.dediego@ehu.eus

Alberto de Diegok Kimikako doktore titulua lortu zuen 1996an, eta, ondoren, bi urte eman zituen doktoretza ondoko postu batean Olivier Donarden ikerketa-taldean, Pauen. Gaur egun, irakasle titularra da UPV/EHUko Kimika Analitikoko Sailean, eta Eusko Jaurlaritzak A motako ikerketa-talde kontsolidatu gisa aitortutako IBeA ikerketa-taldeko kidea da. Zientzia eta Teknologia Fakultatera (ZTF, UPV/EHU) eta Plentziako Itsas Estaziora (PIE, UPV/EHU) atxikita dago. Bederatzi doktore-tesi zuzendu ditu eta, gaur egun, doktoregoko beste hiru ikasle zuzentzen ditu. Alberto de Diegok 8 liburu-kapitulu eta 90 ikerketa-artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan, eta bi liburu akademiko egiten parte hartu du. Bere H indizea 26koa da, 1969 aipukin 1997tik 2021era. Ikerketa-eremu nagusiak honako hauek dira: I) metodo analitikoen garapena eta optimizazioa, ii) ur-ingurunetako eta atmosferako ingurumen-kutsaduraren jarraipena, iii) elikagaien eta edarien analisi kimikoa kalitate-kontrolerako, jatorri geografikoaren trazabilitatea aztertzeko eta iruzurren detekziorako, iv) kimiometria ingurumen-datuen analisian aplikatzea.