Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JAVIER CEPEDA RUIZ

Ezagutza arloa
Kimika Ez-organikoa
Saila
Kimika Aplikatua
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
javier.cepeda@ehu.eus

2007an Kimikan lizentziatu zen, 2008an lizentziatura graduarekin eta ondoren tesi doktorala Kimikan (2013an) UPV/EHU-ren partez jaso zuen, zeinetan Nazioarteko Doktore eta Ez-ohiko Sarien aipamenak eskuratu zituen.

2013 urtetik Aurrera Kimikako Graduan irakasle modura dihardu, Irakasle Titularra 2020 urtean bilakaturik, lehenengo hiru ikasturteko irakasgaiak (Laborategiko Oinarrizko Eragiketak, Esperimentazioa Kimika Ezorganikoan eta Kimika Ezorganikoa II) hiru hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz) irakasten dituelarik. Posgraduetako ikasleei zuzendutako ikastaroak ere irakasten ditu eta atzerriko unibertsitateetako irakasle-trukeen jardunaldietan parte hartu du. 10 gradu amaierako lan eta 4 master amaierako lan ko-zuzendu ditu, eta gaur egun 2 tesi doktoral ko-zuzentzen ditu. Bestalde, nomenklatura kimikoa euskaraz azaltzen duen liburu baten ko-egilea da.

83 artikulu zientifiko, 3 liburu-kapitulu, eta kongresuetan azaldutako 90 komunikazio-zientifiko baino gehiagoetako ko-egile da, azken hauetako baten antolakuntzan parte hartu bazuen ere. 20 ikerkuntza-proiektuetan parte hartu du, horietariko batean ikertzaile nagusia delarik. 2013 urtetik aurrera nazioarteko aldizkarietako 90 artikulu zientifiko baino gehiagotan begirale modura jokatu du, hainbat ikerkuntza-proiektu ere bai. Bere ikerkuntza-lerroak propietate luminiszenteak, magnetikoak eta porositatea aurkezten duten polimero metal-organikoen diseinu, sintesi eta karakterizazioan oinarritzen dira.