Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IÑAKI BERREGI ABALDE

Ezagutza arloa
Kimika Analitikoa
Saila
Kimika Aplikatua
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
i.berregi@ehu.eus

Iñaki Berregi Abalde, 2000. urtean hasita, parte hartu du hainbat ikerkuntza proiektutan sagar eta sagardoarekin erlazionatuak. 2010. urtetik aurrera, sagardo monobarietalak hasi zen ikertzen. Hemen, sagardoak sagar barietateak nahastuz ekoiztu ordez, normalean egiten den bezala, sagar barietate edo mota bakar bat erabili zuen. Ikerlan honen helburua zen ikustea zer ematen dion sagar mota bakoitzak sagardoaren bukaerako konposizioari eta ezaugarri organoleptikoei. 24 sagardo monobarietal ekoiztu eta ikertu ziren, lau kanpainetan zehar. Sagardo hauekin, gainera, beste estudio bat egin zen jakiteko zein den sagardoaren konposatu polifenoliko bakoitzak duen eragina hurrengo ezaugarrietan: indar antioxidatzailea, iluntzea, proteinekin hauspeatzeko gaitasuna, uhertasuna eta erredukzio potentziala. Ezaugarri hauek oso interesgarriak dira, zeren eragina dute sagardoaren zaporean, itxuran eta kontserbagarritasunean, eta erlazionatuak daude batez ere konposatu fenolikoekin.



Aipatutako lan guztien emaitzak ezagutzera eman dira kongresu zientifikoetan, non 22 komunikazio aurkeztu diren, bai eta nazioarteko aldizkarietan ere, Kimika eta Elikagaien arlokoak, non 17 artikulu argitaratu diren.



Gaur egun, Iñaki Berregi ikertzen ari da erreakzio entzimatikoen aplikazioak edari alkoholikoetan hainbat konposatu determinatzeko, hala nola, etanola, sulfitoa, nitratoa y nitritoa.