Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

RICARDO HERNANDEZ CONEJERO

Ezagutza arloa
Kimika Ez-organikoa
Saila
Kimika Aplikatua
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
ricardo.hernandez@ehu.eus

Ricardo Hernandez Conejero Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV EHU) Kimika Aplikatua Saileko Kimika Ezorganikoko arloan irakasle Agregatua da. 1993az geroztik, Kimika Ezorganikoarekin zerikusia duten irakasgai teorikoak eta praktikoak irakatsi ditu, bai lizentziaturan zein gaduan eta masterrean ere. Proiektuetan oinarritutako ikasketen metodologiari buruzko ERAGIN programa amaitu du (PBL).



Bere ibilbide zientifikoa Donostiako Kimika Fakultateko Kimika Organometalikoaren taldean hasi zen, Mª Angeles Garralda Hualde doktorearen zuzendaritzapean. Ikerketarako lerroek rodio edo iridio katalisatzaileen sintesia eta karakterizazioa zituzten eta haien propietate katalitikoak aztertzea prozesu organiko batzuetan, hala nola, hidrogenazioa, deshidrogenazioa, hidroformilazioa, etab. Didier Astruc irakaslearen laborategian egin zuen egonaldi postdoktoraral bat (Bordeaux I Unibertsitatean (Frantzia), zeinetan espezializatu zen dendrimero metalikoen sintesi eta karakterizazioan.



Berriki, eta D. Astruc irakaslearekin lankidetzan jarraituz, dendrimeroek eta beste sistema mota batzuek egonkortutako nanopartikula metalikoen sintesian interesatu zen, sistema hauek propietate katalitiko interesgarriak irakuts ditzaketeelako

Azken lan horren adibide dira 2014az geroztik egindako 11 publikazioak eragin handiko aldizkarietan, hala nola Chemical Communications, Chemistry A European Journal, Macromolecules, Polymer Chemistry, Inorganic Chemistry, Angewandte Chemie edo ACS Catalysis.