Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

NORA ARAMBURU OCARIZ

Ezagutza arloa
Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza
Saila
Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
nora.aramburu@ehu.eus

Nora Aranburu Okariz UPV/EHUko Polimeroen Zientzia eta Teknologiako Ikertzaile Doktorea da. Kimikan lizentziatua (2008) eta Kimikan doktorea (2015) da.

Irakaskuntza arloan, Kimika Graduko eta Kimika eta Polimeroak Masterreko laborategiko praktikak irakasten ditu, polimeroen prozesaketa eta karakterizaziorekin erlazionaturiko gaietan. 6 Gradu Amaierako Lan eta 8 Master Amaierako Lan zuzendu ditu eta gaur egun doktoretza tesi bat zuzentzen ari da. Eusko Jaurlaritzako Polimeroen Propietate Fisikoak eta Prozesaketa (PROPOL) Ikerketa Taldeko kide da. Gaurdaino 14 artikulu argitaratu ditu eta lan ugari aurkeztu nazioarteko eta tokiko kongresutan. Horrez gain, 6 ikerketa proiektutan hartu du parte. Esperientzia zabala du enpresekin kolaborazio proiektutan.

https://orcid.org/0000-0001-5730-9867